You are not logged in. (Login)
Mon Tue Wed Thu Fri Sat Sun
    1 2 3 4 5
6 Today asteartea, 7 urria 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31   
(last 5 minutes)
None
Skip Moodle-ren eskuliburua
Show or hide block

Moodle-ren eskuliburua

Moodle-ren eskuliburua (14,8MB)
Zer da Hezi Top?
Hezi Top guztientzako e-learning aske eta doakoa bultzatzeko AxularHezitop Lizeoak sortu duen komunitatea da.

Nola?
Online ikastaroak sortzeko doako web espazioa eta laguntza emanez.
Nahi duten guztiei ikastaro guztietarako eta baliabide guztietarako sarrera emanez.

Zergatik?
Baliabideak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko eskubidean sinesten dugulako muga guztien gainetik.

Noiz? Non?
Oraintxe, hementxe, atari honetan.
Urruneko formazioa emateko beharra al duzu? Has zaitez! Atari hau erabiliz zure ikastaroa sortu. Zure eskura Moodle jarri dugu, plataforma aske eta boteretsua, baita gure komunitateak eman dezakeen laguntza.
Hiru aukera dauzkazu:

  • Bisitari gisa sartu. Horretarako ez duzu ezer egin behar. Ikastaroetara sartu eta azter ditzakezu, baina jarduerak ezingo dituzu egin.
  • Ikasle izateko kontua zeuk sortu behar duzu, ezkerreko goialdeko "Kontu berri bat sortu" estekan klik eginez. Zure irakasleak matrikulatuko zaitu edo partaide giltza emango dizu zeu matrikula zaitezen
  • Irakasle izateko, hau da, ikastaroa(k) sortzeko bi gauza egin behar dituzu, ikasle izateko bezala kontua sortu eta, horren ondoren, info@axular.ikastola.net e-mailera eskaria bidaltzea zure erabiltzaile-izena, zer ikastaro sortu nahi duzun eta zer erankundean lan egiten duzun zehaztuta. Berehala kontua aktibatu eta behar diren argibideak emanez erantzungo dizugu.

Hori dena askoz ere sakonago adierazten dizugu Hezi Top erabiltzen izenburuko ikastaroan. Bisita ezazu!

Zer hizkuntza erabil daiteke?
Hezi Top euskal komunitatea da, irakasle eta ikasle euskaldunona alegia. Hala ere, Europan eta munduan integraturiko komunitate eleanitzaren bokazioa izanik, edozein hizkuntzatan eraikitako ikastaroak onartuko ditugu, beti ere baldintza honekin: ikastaro horiek euskaratzeko posibilitatea Hezi Topen komunitatearen esku uztea.
Interfazearen hizkuntza-aukeran berri bat erantsi nahi baduzu, kudeatzailearekin harremanetan jarri:
info@axular.ikastola.net.

Eta horren guztiaren truke, zer?
Hezi Top zure ikastaroa edo ikastaroak egiteko erabili al duzu? Gauza bakar bat eskatuko dizugu, zure ikastaroa irekia izatea nahi duena sartu, erabili, zure materiala kopiatu eta aldatu ahal izateko, beti ere iturria aipatuta. Zeuk ere beste ikastaroetan aurkitzen duzuna baldintza berarekin aprobetxatu ahal izango duzu.


Creative Commons

Available Courses

HEZI TOP ataria zer den azaltzen duen ikastarotxoa.
Ikasle edo irakasle modura HEZI TOPen parte hartzeko jarraitu beharreko pausuak erakusten dira.
Hezkuntzan erabil daitekeen doako softwarea aurkitzeko eta proposatzeko foroa duzu hau.
Ikastaro honetan Batxiler 1eko Laborategi Teknikak ikasgaian nire ikasleekin erabiltzen ditudan baliabide batzuk ikus ditzakezu.
Ikastaro honetan Batxiler 2ko nire ikasleekin erabiltzen ditudan baliabide batzuk ikus ditzakezu.
Ikastaro honetan batxilerreko nire ikasleekin erabiltzen ditudan baliabide eta jarduera batzuk aurkituko dituzu.
GeoGebra: un programa informático gratuito e intuitivo para la enseñanza y el aprendizaje de las Matemáticas

Ikastaro honetan erlijioen historiako lana egiteko gidoia, argibideak eta estekak aurkituko dituzu.

DBHn matematika praktikoki lantzeko ikastaroa.
Euskara azterketak prestatzeko gunea.
Ikastaro honetan Moodle-rekin egin daitezkeen gauza batzuk ikusiko dituzu.
Ikastaro honetan Moodle-n ikastaro batean erabil daitezkeen baliabide eta jarduera desberdinak ikusiko dituzu.
Moodle nola erabiltzen den erakusteko ikastaroa.
Ikastaro honetan Hezi Top-en matrikulatuta dauden erabiltzaileek, info@axular.ikastola.net postara mezu bat bidaliz, ikastaro honetan irakasle-baimena izango dute praktikak egiteko.






   
 

Moodle Themesen oinarritutako diseinua

Webmaster: Juan Ezeiza

 

You are not logged in. (Login)